2023-2024

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA

Sorkuntza eta Teknologia

Robotika, 3D inprimaketa, ikus-entzun, eskulanak, zientzia, artea eta sormena.

  • 17:30-19:00, astean behin.

  • Urritik ekainera.

  • Adina 7+ urte

  • 55€ hilabetero

Plaza murriztuak, animatu zaitez!

 

Egingela 2020ean Donostian jaiotako sorkuntza eta teknologia eskola-laborategia da.

Gure helburua teknologia berrienak gazteei modu original batean hurbiltzea da. Gazte eta helduekin batera egin ditugun ikastaro eta prestakuntzetan, teknologia desberdinek eskaintzen dituzten aukera amaigabeak erakutsi ahal izan ditugu; 3D inprimaketa edo laser bidezko ebaketa beste ezagutza batzuekin konbinatuta, hala nola, elektronikarekin edo programazioarekin. Hori guztia proiektu pertsonalak eta taldekoak eginez, diseinu-prozesua barneratuz eta komunikatzen eta taldean lan egiten ikasiz.

Jakin-min pertsonaletatik abiatuta, gure ikasleek beren gaitasun guztiak modu praktiko eta bizigarri batean garatu ahalko dituzte. STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) adar guztiak landuko ditugu gure metodo pertsonalizatuari esker.

Sortzaile izan nahi duzu? Gurekin harremanetan jarri

Ate irekietarako, matrikula edo informazio gehiago behar baduzu

Emaila
egingela@gmail.com

Telefonoa (Deia ala Whatsapp bitartez)
+34 667092708

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:30 eta 15:30-19:00